Aranzadi Zientzia Elkarteak lehen gorpuak topatu ditu Urduñako indusketan

Erredakzioa 2014ko abu. 28a, 11:16

1937 eta 1941 urteen artean Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan hildako pertsonen gorpuak berreskuratu eta ikertzeko ateratze-lanak hasi berritan, lehen gorpu arrastoak topatu zituzten atzo hiriko hilerrian. Indusketaz arduratzen ari den taldea Aranzadi zientzia elkarteko teknikariek, EHUkoek eta Euskal Herriko medikuntza legaleko institutuko kideek osatzen dute.

1937 eta 1941 urteen artean Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan hildako pertsonen gorpuak berreskuratu eta ikertzeko ateratze-lanak hasi berritan, lehen gorpu arrastoak topatu zituzten atzo hiriko hilerrian. Indusketaz arduratzen ari den taldea Aranzadi zientzia elkarteko teknikariek, EHUkoek eta Euskal Herriko medikuntza legaleko institutuko kideek osatzen dute. Lanen arduraduna Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria den Paco Etxebarria auzitegi medikua, antropologoa eta espeleologoa da. 

Induskeketa lanak gertutik jarraitzen ari den Joseba Egiguren kazetari eta udaleko teknikariak adierazi duenez, lehen indusketen emaitza oso positiboa izaten ari da. Indusketa azalera handitu eta sakontzea izango da hurrengo egunotako lana, eta asteburuan aldiz, gorputz-arrastoak lurpetik ateratzen eta aztertzen hasiko dira Paco Etxeberria eta bera lantaldea.
Udal-ordezkariek jakinarazi dutenez, datorren astean Urduñako kontzentrazio esparruan eta kartzelan senideak galdu zituzten familietako kideak ere lanak eta hezurren ateratzea gertutik jarraitzera hurbilduko dira Zamora eta Zeanuritik.

Paco Etxeberriari lan hauen gainen uztailean egindako elkarrizketa HEMEN irakurgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide