Ivan Fandiño toreatzaile urduñarra Bilboko Aste Nagusiko ferian arituko da Baionan izandako kolpetik osatu ostean. Lapurdiko hiriburuko jaietako ferian lepoan kolpe latza hartu eta konortea galdu zuen zezenketan zebilela. Gaitzetik osatuta, Bilboko zezen plazan agertzekoa da asteburu honetan.
Gauzak horrela zita bikoitza izango du Fandiñok; alde batetik, datorren ostiralean, hilak 22, Juan José Padilla eta Miguel Ángel Pererarekin batera arituko da Vista Alegre plazako arean Jandilla ganadutegiko zezenen aurrean. Larunbatean ostera, hilak 23, Antonio Ferrera eta El Juli izango ditu kide gisa La Quintako zezenekin arituko da.
Zalego eta kritikaren onespena
Euskal zezenketaren ikur nagusi dugu Iván Fandiño, azken boladan sasoi betean ibili da eta egun diren toreatzaile nagusienetarikoa dugu, horren adibide dugu bi urtez jarraian eskuratu duen Urrezko Belarria saria. Hortaz, zalego zein kritika espezializatuaren onespena eskuratu du urduñarrak; Bilbon etxeko publikoaren aurrean aritzeko aukera izango du.