Osatua dago jada Urdufolk jaialdiaren II. edizioaren kartela. Jaialdia irailaren 5 eta 6a bitartean ospatuko da, Koroatze Jaietan.
Taldeetako bik Urdufolken baitako folk lehiaketan parte hartuko dute: Triskele Taldea eta Keltiar. Lehena Bizkaian sortu zen 2012an, eta soinu irladarrak ditu oinarri. Keltiar, berriz, zazpi kideko talde irundarra da, eta musika zeltiarra rockarekin uztartzen du.
Bi talde horiek irailaren 6an lehiatuko dira, baina 5ean ere egongo da folk musikaz gozatzeko aukera, bi taldek joko baitute egun horretan, jaialdiaren gonbidatu moduan: Feten Feten bikotea eta Iñaki Plaza Band-ek. Urduñarra da plaza, eta udaberrian argitaratu zuen "Ekhi" diskoa aurkezteko igoko da Urdufolken oholtzara.
Feten Feten:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=hSTs5flUei4]
Iñaki Plaza Band:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=xkfKszBXUj8]
Keltiar:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=ctm7OekE8P4]
Triskele Taldea:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=v4aXIc6g5V4]