Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria izango da. Aurtengoan taldeka parte hartu ahal izango da.
Irailaren 21ean (igandea), Urduñako Txirrindulari Elkarteak, Gualdetxu Mountain Bike Taldeak, Urduñako Udalak eta herriko hainbat pertsonek antolatuta, mendi-duatloia egingo da, Urduñako mendiko duatloiaren bigarren edizioa egingo da. Proba puntuagarria da Euskal Herriko Mendi Duatloirako; guztira, 13 lasterketek osatzen dute zazpi probintzietan jokatuko den zirkuitua.
Aurtengo ediziorako berritasun nagusia “talde arteko norgehiagoka” izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Hala, “kirol modalitate bakarrean aritzen direnak ere batu ahal izango dira, eta beste pertsona eta kirol-proba batzuk ezagutu ahalko dituzte parte-hartzaileek”.
Ibilbideari dagokionez, aldaketa batzuk egin dira, helburua delako Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko probarik gogor eta luzeena izatea. Zirkuituak hiru lasterketa-zati ditu: mendiko errepidetik igaroko den lehenengoak 11,400 km izango ditu, 501 m-ko malda positiboa eta % 7,9-9 arteko batez besteko aldapa; bigarrenean, aldiz, mendi-bizikletaz egingo dira 20,700 km, 1081 m-ko malda positiboa izango du, eta % 10-10,5 arteko batez besteko aldapa; azkenik, 2,800 km (2x1,4 km) korrituko dira herrigunean.
Probaren inguruko informazio gehiago gura dutenek, mendiduatloia webgunea bisita dezakete.