Nerbioi Ibaizabal 21 Udaltaldeak Urduñako Herri Ikastetxean energiaren erabilera eta aurrezpena helburu duen Aktibatu+ programaren emaitzan plazaratu ditu.
Aurkeztutako txostenaren arabera, Urduñako Herri Ikastetxeak arrakastaz burutu du Aktibatu+ programa. Energiaz egiten duten erabilera eta eguneroko jarduera batzuen ondoriozko CO2 gasen isurpena neurtu eta murrizteko neurriak hartu dituelarik. Honi esker, energia aurreztu eta energiaren erabilera hobetzeko garatutako ekimenen ondorioak plazaratu ditu Nerbioi Ibaizabal 21 Udaltaldeak, Ikastetxeak programak ezarritako helburuak lortu dituela azpimarratuz.
Urtebetean 1.574 kg CO2ko aurreztea
Izan ere, abian jarritako neurriei esker Herri Ikastetxeak urtebetean 7.872 kWh energia kontsumoa murriztea lortu du; iaz 31.552 kWh izan baitziren, aurten ordea 23.680 kWh. Murrizketa honi esker, iaz igorritako 6.3 tona CO2tik 4,7ra igaro da, guztira 1.574 kg CO2ko aurreztea lortu du, honek 6.965 puxika CO2 z betetzeko beste suposatzen duelarik, urtebetez piztutako kontsumo baxuko 157 bonbilaren adinako aurreztea alegia.