Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako udaleko ongizate sailak aurkeztutako proiektuari argi berdea eman dio. Guztira, 5.967 euroko diru-laguntza emango dio emakumezkoen eta gizonezkoen artean aukera berdintasuna bultzatzeko lau ekintza gara ditzan. Aurkeztutako jardueren artean dago, besteak beste, udaleko administrari eta teknikariei berdintasunaren inguruko formakuntza ematea. Horretarako 1.236 euroko diru-laguntza jaso dute. Horretaz gain, nerabeekin prebentzioa lantzeko espazio eta dinamika berriak abiatuko dituzte, horretarako 1.026 euro eskuratu baitituzte.
Gune seguruen mapa
Bestalde, Urduñako gune seguruen mapa egiteko 1.505 euro eskaini dizkie Bizkaiko Foru Aldundiak. Ongizate Arlotik jakinarazi dutenez, bereziki indarkeria matxista jasan duten emakumeei zuzenduta dagoen lege aholkularitza zerbitzua mantendu egingo dute, 2.200 euroko laguntza jaso baitute horretarako.