Txarlazon ospatuko dute Santiago eguna

Uztailaren 25ean Santiago eguna ospatuko dute Txarlazo mendian. Urtero bezala, bi ekimen prestatu ditu mendi taldeak bertaratzen direnentzako. Festa 09:00etan hasiko da, Txarlazorako igoerarekin. Horretarako hitzordua 09:00etan jarri dute Foru plazan. Behin gailurrera iritsita hamaiketakoa egiteko aukera egongo da, txosnan edari eta pintxoak salduko baitituzte. 12:00etan Santiago omentzeko meza egingo dute. Ondoren, mendizerrako zelaietan egunpasa polit bat egiteko aukera egongo da.

Gertaera historikoa

Txarlazo Mendi taldeak azaldu duenez, historikoki garrantzitsua izan den eguna da Santiago eguna. Izan ere, Bigarren Errepublikako garaian tradizionalistek Urduñan ospatzen zuten, nazionalistak Txarlazo mendira igo eta bertan ekitaldi politikoa egiten zuten bitartean. "Gerra Zibilaren ondoren, frankismoan, Txarlazoko festak izaera familiarragoa hartu zuen", adierazi du Garrastatxu Landaluzek. "Urduña eta Losako biztanleak astoekin bertaratzen ziren, bazkaria eraman eta akordeoilari batek giroa berotzen zuelarik", erantsi du. 1964az geroztik Txarlazo Mendi taldeak antolatzen du festa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide