Ehiza araudia eta Batzar administratiboak finantzatzeko sistema onartu dituzte

Batzar administratiboen erregularizazio prozesuari ekin dio Urduñako udalak. Hala, finantzaketa modua zehaztu dute, udal aurrekontutik biztanleen araberako diru kopuru bat bideratuz. Bertan, betebeharrak eta eskubideak ere finkatu dituzte. Karlos Arranz alkatearen arabera orain arte ez zegoen zehaztuta zeren arabera esleitzen zen dirua: “Urtero 22.000 euro ematen ziren lau batzar administratiboei”. Aurten, 27.000 euro bideratuko dituzte. “Horrela, besteak beste, alkateen gastuak, Diputaziora bidaiak... kubritu ahalko dituzte”, zehaztu zuen udalbatzan alkateak.

Batzar administratiboen erregularizazio prozesuari ekin dio Urduñako udalak. Hala, finantzaketa modua zehaztu dute, udal aurrekontutik biztanleen araberako diru kopuru bat bideratuz. Bertan, betebeharrak eta eskubideak ere finkatu dituzte. Karlos Arranz alkatearen arabera orain arte ez zegoen zehaztuta zeren arabera esleitzen zen dirua: “Urtero 22.000 euro ematen ziren lau batzar administratiboei”. Aurten, 27.000 euro bideratuko dituzte. “Horrela, besteak beste, alkateen gastuak, Diputaziora bidaiak... kubritu ahalko dituzte”, zehaztu zuen udalbatzan alkateak. Errepideak atontzeko beste diru partida bat emango diete, espazio publikoetako azpiegitura ere hboetu dezaten. Horretaz gain, ordenantzaren aurretik beste akordio bat adostu dutela adierazi zuten, Batzar Adminstratiboek obren %50 diruzlaguntza jaso dezaten. “Horrek landa guneetako obra ilegalak jakitea erraztuko du”. Udalbatzan hasierako onarpenari bide eman zioten, ordenantza publikoki jarriko dute ikusteko. Alkatearen hitzetan elkarlanean egindako akordioa izan da, lau alkate eta idazkariekin bideratu baitute. Ostegunean onartu zen proposamena udalbatzan, EhBildu, PP eta EAJren aldeko bozkekin.

 

Ehiza araudia

Bestalde, Urduña-Larruazabal inguruko ehiza eremua zehazten duen ordenantza onartu zuten alderdien arteko adostasun osoarekin. Araudi berria 10 urtez egongo da indarrean. Horretaz gain, Nerbioi Ibaizabal eskualdearekin zerbitzu batzuk adostu dituzte. Horien artean daude zaborren bilketarako ikerketa tekniko, juridiko eta ekonomikoa. Batetik, eskualde mailan egingo dute, eta bestetik hirian. Era honetan, zerbitzua berritzerako orduan -2015ean- aukerarik egokiena baliatzeko azterketa egina izango dute. Bulego materialak... ere Nerbioi-Ibaizabal mankomunitatearekin erosiko dituzte. “Akordio honekin ez da ezer kontratatzen” , azaldu zuen alkateak udalbatzan. Bozketetan erabateko adostasuna nabarmendu zen alderdi politikoen artean, denek alde egin baizuten.

 

Etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeko esleipena ere onartu zuten. Prozedura irekiaren bidez egiten da, eta esleipenarako irizpide desberdinak zein eskaintza ekonomikorik abantailatsuena hartuko dituzte kontuan. Kontratua lau urterako izango da, eta milioi eta erdi euro inbertituko dira. Adierazi zutenez, zerbitzua euskaraz ere eskaintzeko neurriak hartu dituzte. EAJ, EhBildu eta Ppk alde bozkatu zuten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide