Ekainaren 19tik uztailaren 18ra arte, Urduñako elkarte kultural, gastronomiko eta kirol-elkarteek diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte Koroatze jaietan ekintzak gauzatzeko. 4.000 € banatuko dira guztira, jarduerak %100ean diruz laguntzeko aukerarekin; eta, gehienez ere, elkarte bakoitzak 1.500 € jaso ahalko ditu.
Horretarako, egin gura den ekintzaren memoria aurkeztu beharko da, non ondoko alderdiak jasoko batiren:
- Helburuak
- Jardueraren data eta ordua
- Diru-sarrera eta gastuen balantze bereizia
- Jarduera gauzatzeko beharrezko udal-materiala
Puntuen araberako sistema erabiliko da ekintzak zein proiektuak baloratzeko; eta, kontuan hartuko diren alderdiak dira, besteak beste, oihartzun soziala, autofinantzaketa, euskara eta berdintasuna, eta proiektuaren bideragarritasuna eta garapena.
Diruz lagundutako zenbatekoaren justifikazioari dagokionez, 2014ko irailaren 30a baino lehen presentatu beharko da dagokion dokumentazioa.