Gurutze Gorria erakundeak egoitza berria irekiko du gaur. Arratsaldeko 19:00etan izango da inaugurazioa Gran Via 3. zenbakian. Instalazio berriak erakusteaz gain, bertan lan egiten duten boluntarioak ere aurkeztuko dituzte. Gainera tokiko agintariak zein elkarte ezberdineko kideak hurbilduko dira egingo duten ekitaldi xumean parte hartzera.
80 boluntarioen lanari esker, Gurutze Gorrikoek gizartearekiko duten konpromisoa mantentzen jarraitu ahal izango dute. Alde batetik, “bazterketa sozialari aurre eginez -krisialdiarekin gora egin duen arazoa da hori- eta bestetik, larrialdi egoeretan erreferentea izaten jarraituz”.
Urte askotan zehar leku berdinean
Gurutze Gorrikoek adierazi dutenez, 1987.urtetik daramate betiko tokian, hain zuzen ere, zezen plazaren ondoan. Haien esanetan, gauza asko aldatu dira hainbeste urteetan zehar baina ez boluntarioak pertsona ahulengandik gero eta gertuago egoteko gogoak.