Igandean egingo dute San Juan azoka, Bizkaiko urteroko feria-merkaturik zaharrena

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko eka. 19a, 08:30

Ekainaren 22an, igandean, ospatuko da Urduñan San Juan azoka; Bizkaian egiten den urteroko feria-merkaturik zaharrena. Besteak beste, abereak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Ez da hori izango, ordea, berezitasun bakarra, Euskadiko XI.Txaroles abereen lehiaketa ere egingo baita. Azokaren antolaketan Olaran elkarteak, Arbaso Artisau elkarteak, Beharbidek eta Urduñako udalak hartu dute parte, besteak beste.

Abereak protagonista

Foru plazan eta Agua Saladako parkingean animaliak izango dira nagusi.

Ekainaren 22an, igandean, ospatuko da Urduñan San Juan azoka; Bizkaian egiten den urteroko feria-merkaturik zaharrena. Besteak beste, abereak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Ez da hori izango, ordea, berezitasun bakarra, Euskadiko XI.Txaroles abereen lehiaketa ere egingo baita. Azokaren antolaketan Olaran elkarteak, Arbaso Artisau elkarteak, Beharbidek eta Urduñako udalak hartu dute parte, besteak beste.

Abereak protagonista

Foru plazan eta Agua Saladako parkingean animaliak izango dira nagusi.

Izan ere, Euskadiko zaldi aziendaren erakusketa egongo da. Umeentzat, aldiz, pottoka gainean ibiltzeko aukera eskainiko dute. Feria gauzatzeko bezperan itxiko dituzte trafikoari begira Lizarra eta Gran Vía kaleak. Agua Saladako parkinga ere ekainaren 21ean hustuko dute.

Erakustaldiak ere izango da. Horien artean dago suan egiten den ferraketarena. Horretaz gain, artisautza eta nekazaritzako elikagai zein makinak ikusteko aukera ere egongo da Urduñan. Eguna herri bazkariarekin bukatuko dute, 15:00etan Josefinoen eskolako frontoian egingo da hori. Otordurako txartelek 17 euro balio dute, eta ekainaren 22an 13:00etan bukatuko da bertan parte hartzeko epea. Mahaikide kopurua mugatua denez, erreserbak 656723747 edo 669410069 telefono zenbakietan egin beharko dira.

Iñaki Cuadra Olaraneko kideak azaldu duenez, San Juan azoka Urduñako egutegian gorriz markatuta dagoen eguna da: “Artisauak eta abeltzainak dira egun batez plaza baserri bilakatzen dutenak”.

Zilarrezko perretxikoa Eneko Atxari

“Zilarrezko perretxikoa” Eneko Atxa sukaldariari ematea erabaki dute. Hamaika urte daramatzate sariaren bidez pertsona ezberdinen lana aitortzen. Aurten Eneko Atxari ematea erabaki dute, nazioarteko sukaldaritzan bizkaitarrak jaso dituen sariengatik. “Ilusio eta pasioa” nabarmen dute, Michelin gidako erreferentea da. Eneko Atxa nazioarteko sukaldaritzan duen oihartzunagatik aukeratu dute, haren ama lurrarekiko errespetua, ilusioa eta pasioa nabarmenduz. Eneko Atxa Michelin gidako erreferente euskaldunetako bat da.

Atxak pozez jaso du saria, “ilusio handia egin dit, mila esker sari eder honengatik”. Ekitaldian adierazi duenez, bere lana ez da sukaldean hasten: “Horregatik eman nahi diegu protagonismoa ekoizleei. Hemengo gertutasunak asko poztu nau. Unibertsalak izan nahi dugu, baina lokala mantenduz”.

Karlos Arranz alkateak azoka egunetik elkarlana nabarmendu du: “Txoko gastronomiko asko elkartzen dira azoka hau antolatzeko. Elkarte konprometituak ditugu, baita herrian oso errotuta dagoen azoka bat ere. San Juan azoka gure sustraietara joan, berritzaileak izan eta etorkizunari begiratzea da“. Horregatik, udalarentzat azoka salerosketetarako merkatu erreala izatea nahi dutela erantsi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide