La Paul, urte osorako igerileku ekologikoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko eka. 11a, 16:37

Urduñako udalak La Paulen igerileku ekologiko bat egiteko proiektuaren lehen fasea onartu du. Hots, laku formako bainutoki bat egitea. Bigarren fasea udal kanping bat egitea litzateke, aire libreko ekintza ezberdinen topaleku izateko. Eta, azkena, parkearen prestaketei ekin eta autokontsumorako baratz ekologikoak bertan egokitzea. Udal ortuen leku aldaketa eta lehen fasea aldi berean egingo dute.

 

Urduñako udalak La Paulen igerileku ekologiko bat egiteko proiektuaren lehen fasea onartu du. Hots, laku formako bainutoki bat egitea. Bigarren fasea udal kanping bat egitea litzateke, aire libreko ekintza ezberdinen topaleku izateko. Eta, azkena, parkearen prestaketei ekin eta autokontsumorako baratz ekologikoak bertan egokitzea. Udal ortuen leku aldaketa eta lehen fasea aldi berean egingo dute.

 

Ekainaren 15ean auzolana

Oraingoz, proiektuaren aurkezpenean eta sarbideak atontzen zentratuko dira. Horretarako, ekainaren 15ean 08:00etan auzolana deitu dute, Gamako lakuaren inguruko bideak herritarren artean egokitzeko. Izan ere, bigarren fasea finantzaketa lorpenen arabera soilik da gauzagarria. Horregatik, gainontzeko faseei ekiteko beharrezko diru kopurua batzea izango da aurtengo helburua. Oinezbideek 3.5 metroko zabalera izango dute, eta material naturalak erabiliz egingo dituzte. 

Igerileku ekologikorako aurrekontua 875.814 eurotakoa da, BEZa barne. Bainutokiak 800m2 izango ditu, eta igerileku ekologikoa izango da. Garbitasuna bermatzeko ur araztegi biologiko bat jarriko dute, tratamendu kimikoa erabiliko ez dituena. La Muerako igerilekuak egokitzeko proiektuak 2.701.455€ balio zituen. Karlos Arranz alkatearen arabera, La Pauleko egitasmoarekin diruaren herena gastatuko da. Foru Plazatik bost minutura dagoenez, urduñarrek ez dute bertaratzeko autorik erabili beharko, eta inguruneaz urte osoan gozatzeko aukera izango dute.

La Pauleko igerileku ekologikoak hiru putzu izango ditu. Lehena, animalientzako eta babestutako espezientzako izango da, igel arinentzako, kasu. Gamako lakuan behatoki bat jarriko dute bisitariek ingurugiroaz gozatzeko. Azkenik, bainurako egokitutako putzua egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide