“Tamaina agian garrantzitsua da binilo bildumetan. Baina inportanteena kalitatea da”

Aitor Aspuru Saez 2014ko eka. 9a, 16:39

ERNESTO NAVARRO (Laudio, 1969) irakaslea da eta 30 urte eman ditu binilo diskoak biltzen. Bilduma ikaragarria du eta bere bizitzan denbora ugari ematen dio zaletasunari. 

Zenbat binilo disko dituzu zure bilduman?

4320 inguru. Ez dira hainbeste baina ez dira gutxi.

Zenbat urte behar izan dituzu bilduma hori lortzeko?

Zehatz-mehatz ez dakit. 30 urte inguru.

Eta zenbat leku behar duzu bilduma izateko?

ERNESTO NAVARRO (Laudio, 1969) irakaslea da eta 30 urte eman ditu binilo diskoak biltzen. Bilduma ikaragarria du eta bere bizitzan denbora ugari ematen dio zaletasunari. 

Zenbat binilo disko dituzu zure bilduman?

4320 inguru. Ez dira hainbeste baina ez dira gutxi.

Zenbat urte behar izan dituzu bilduma hori lortzeko?

Zehatz-mehatz ez dakit. 30 urte inguru.

Eta zenbat leku behar duzu bilduma izateko?

Nire etxean gela batean dauzkat. Eskerrak Ikeak altzari egokiak diseinatu zituen. Horri esker gaur egun ez da arazoa diskoak antolatu eta gordetzea. Liburuak eta diskoak gela berean dauzkat eta ez da oso gela handia. Bazter ilun bat da. Baina egia da diskoek leku asko behar dutela.

Lehen altzari egokiak lortzeko diru pilo bat gastatu behar zenuen. Nire kasuan gurasoen etxean nituen diskoak eta aita beti kexatzen zen. Binilo diskoak oso politak eta erakargarriak dira baina etxez aldatzerakoan sekulako arazo duzu mugitzeko eta berriro antolatzeko.

Bildumazaleen artean tamaina garrantzitsua da?

Ez dakit, suposatzen dut baietz. Baina azken finean umekeria da. Nire kasuan bizitza osoa ematen dut gauzak biltzen: komikiak, liburuak, diskoak... Tamaina behar bada garrantzitsua da baina benetan inportantea kalitatea da..

Nik adibidez ez dut ia ia gogoko ez ditudan diskoak, 30 edo 40 gehienez.

Zer poztasun mota ematen ditu diskoak biltzeak?

Bi mota. Lehenik eta behin diskoak aurkitzea. Normalean ez da hain erraza edo merkea nahi duzuna lortzea. Topatzen dudanean sekulako adrenalina igoera dut. Bestalde, musikaren kasuan asebetezea oso azkarra da. Diskoa jartzen eta entzuten duzu eta hor dago.

Beste kasu batzuetan, liburuekin adibidez, ahalegin handiagoa egin behar duzu. Niri egia esanda asko gustatzen zait diskoak begiratzea: azala, kontrazala...

Zure testamentuan jasota daude zure diskoak?

Ez. batzuetan pentsatzen dut ondo legokeela liburutegi bati uztea. Baina oraindik ez daukat oso argi. Norbaitek disfrutatu beharko lituzke. Objektuak dira baina aldi berean agiriak dira: garai batena, gizakiaren irudimenarena... eta jendeak disfrutatu behar ditu.

Hil eta gero ez dago ezer, beraz... Kontua da krisialdi garai honetan liburutegiek ez dutela dirurik oparitzen dietena kudeatzeko. Taberna batean ere utzi ditzaket, jendeak entzun ditzan.

Zergatik biniloa?

Nire kasuan ohitura kontua da. Musika erosten hasi nintzenean biniloa zen euskarria. Zintek normalean ez zuten kalitate onik. Compact discak agertu zirenean oso garestiak ziren eta kalitatea ez zen hain ona. Beraz binilo diskoekin jarraitzea erabaki nuen. Bestalde, azala eta batzuetan soinua oso bereziak dira. Ederrak dira.

Zein da zure irizpidea diskoak erosteko?

Kalitatea. Gustuko izan behar dut. Bestalde, jakin-mina dago, hori oso garrantzitsua da niretzat. Artista berria edo abesti berria ezagutzeak sentsazio bikaina ematen dit. Horregatik, duela urte batzutatik bigarren eskuko dendetara joaten naiz, horrelako diskoak aurkitzeko.

Internet bidezko enkanteetan ere parte hartu duzu?

Orain ez. Kontua da postaren kostuak asko garestitu direla azken urteotan, Estatu Batuetan bereziki. Beste orri bat erabiltzen dut. DISKOF? Salneurriak finkoak dira baina negoziatu ditzakezu. Ia nahi duzun guztia topa dezakezu. Enkanteak ondo daude baina arriskutsuak dira: diru gehiago ordaindu dezakezu eta askotan diskoak ez du balio.

Zer gertatzen da beste bildumazale batek zuk nahi duzun diskoa lortzen duenean zure aurrean?

Sutan jartzen naiz nire buruarekin. Bakarrik birritan edo hirutan gertatu zait baina oso deserosoa da.

 Eta alderantziz gertatzen denean?

Birritan gertatu zait baina besteen erreakzioa nirea bezalakoa da. Kasu batzuetan berriro erostea lortzen duzu. Beste batzuetan diskoari agur esan behar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide