Ekaineko ostiraletan "Euskara Plazara" programa antolatu du Udalaren Euskara Arloak. Helburua euskararen erabilera sustatzea da, eskolatik edo ikas eremutik ateratzea. Ekitaldi guztiak Foru plazan egingo dira, 17:30ean. Eguraldi txarra egingo balu, herri ikastetxera mugituko lirateke ekintzak.
Bosgarren edizioa
Euskara Arloak azaldu duenez, antolatzen duten bosgarren urtea da: "Harrera oso polita izan du". Adierazi dutenez, ekaina aldera plazan guraso eta ume asko elkartzen zirela jabetuta abiatu zuten egitasmoa.
Batez ere, lau motako ikuskizunak egingo dituzte: magia, antzerkia, musika eta dantza, eta pailazoak. Emanaldiak bihar hasiko dira. Hala, ekainaren 6an, 13an, 20an eta 27an ere egongo da euskaraz zerekin gozatua. Azken egunean, gainera, egitasmoari amaiera emateko bi ekintza egingo dituzte.