“Datorren urtean Urrezko Aizkorara aurkeztu, finalera iritsi eta irabaztea da nire asmoa”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 2a, 14:54

JOSE ANGEL ZUBIAGA (Lendoñobeiti, 1977)  Urrezko Aizkora txapelketa jokatu gabe geratu da aurten. Baina norgehiagoka asko irabazi ditu aizkolari bezala daramatzan 17 urteetan zehar; Arabako 9 txapelketa, besteak beste.

17 urte daramatzazu egurra mozten, ibilbide luzea.
Ohikoa da. Aizkolarik askok 20 urte inguru daramatzate egurra mozten. Aizkolarien artean esaten da adin hoberena nik orain daukadana dela, 36-37 urterekin.

JOSE ANGEL ZUBIAGA (Lendoñobeiti, 1977)  Urrezko Aizkora txapelketa jokatu gabe geratu da aurten. Baina norgehiagoka asko irabazi ditu aizkolari bezala daramatzan 17 urteetan zehar; Arabako 9 txapelketa, besteak beste.

17 urte daramatzazu egurra mozten, ibilbide luzea.
Ohikoa da. Aizkolarik askok 20 urte inguru daramatzate egurra mozten. Aizkolarien artean esaten da adin hoberena nik orain daukadana dela, 36-37 urterekin.

Eta zuk hala nabaritzen duzu?
Bai. Entrenamendu erdiarekin 26 urte nituenen baino askoz gehiago errenditzen dudala ikusten dudalako.

Nola sartu zinen herri kirolen eta aizkolaritzarren munduan?
Kasualitatez hasi nintzen, egia esan. Artziniegako sokatira taldean sartu nintzen lehenbizi, eta gero nire lagun bat eta ni aizkolari moduan hasi ginen. Eta gero nik jarraitu nuen bakarrik, egurra moztu eta moztu. Nafarroako eta bizkaiko aizkolariak ezagutu nituen eta Ziordiara beraiekin entrenatzera joatean hasi nintzen.

Ez duzu lortu dituzun sari guztiak oroitzen, baina errepaso azkar bat egiterik izango zenuke?
Uste dut Araba mailako 9 aizkolari txapelketa irabazi ditudala, Araba mailako bikotekako hiru, 3. mailako Euskadiko aizkolari txapelketa bat... 2. mailako Euskadiko aizkolari txapelketan txapeldunorde izaterra iritsi nintzen, eta lehen mailara igo nintzen. Bi urtez aritu izan nahiz lehen mailan jokatzen, 12 aizkolari onenen artean. Eta urrezko aizkora norgehiagokan bikotekako final bat galdu egin genuen baina beste batean irabazi egin nuen.

Hainbeste titulurekin beste edozein kiroletan gailur batean egongo zinateke...
Kirol amateur bat bezala tratatzen da aizkolaritza. Postu gorenenetan egoteko profesional baten antzera entrenatu behar da, baina kirol amateur bat izaten jarraitzen du. Profesional ugari egongo dira ez dutenak lehen mailako aizkolari batek entrenatzen duena entrenatzen.
Eta geroz eta gorago egon, orduan eta diru gehiago galtzen duzu. Azken finean, lehen mailako aizkolari batek askoz gastu gehiago ditu: aizkorak, prestaketa... gaur egun ia denak medikua eta prestatzaile fisikoa dituzte. Eta horrek guztiak diru asko balio du.

Baina aurten ezin izan zara Urrezko Aizkorara aurkeztu.
Ez, nire bikotea den Floren Nazabal lesionatua egon delako. Baina datorren urtean aurkeztea espero dut... eta irabaztea.

Txapelketez gain erakustaldiak ere egiten dituzue aizkolariek. Erakustaldi asko egiten dituzu zuk?
Azken urte hauetan zehar erakustaldi kopuruak behera egin du apur bat. Udal guztien aurrekontuak jeitsi egin dira, eta murrizketak alde guztietatik egin behar direnez guri murrizketa horien zati bat ere egokitu zaigu. Geroz eta erakustaldi gutxiago egiten dira. gehiago egin dezakedala ikusten dudalako. Ezin dut azaldu zergatik den horrela, baina hala da.

Etorkizunera begira lehiatzen jarraitzeko asmoa duzu beraz...
Aurten dudan asmoa aipatutako txapelketetan aritzea da. Eta gero bikotekako Urrezko Aizkorara aurkeztea, finalera iritsen saiatzea eta irabaztea. Hori da gainditzeke geratzen zaidan meta bakarra.

Aizkolari belaunaldi berriak daudela ikusten duzu?
Araba ez da jende asko azaltzen ari. 8-9 inguru egongo dira jarraikortasun batekin lehiatzen. Baina Euskadi mailan aizkolari asko ari dira azaltzen. 18-24 urte bitarteko 50-60 gazte inguru egongo dira.

Eta Aiaraldean?
Ni 14 urtez aritu izan naiz bakarrik, eta orain Gaizka Lopez ere hasi da eta nirekin dabil. Ez dago ia ezer.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide