Lur erabileraren araudian, Lendoñoko eskolaren jabetzan eta HAPOn aldaketak onartu dituzte

Erredakzioa 2014ko mai. 30a, 09:35

Atzo egin zen Urduñako udalean maiatzeko udalbatza. Maite Durana EAJko zinegotziak kargua utzi zuen. Besteak beste, lur publikoen banaketaren ordenantza, Gorobel mendilerroko lurrak larratzeko dekretuaren prozesuaren hasiera, Lendoñobeitiko eskola, HAPOa eta txakurren ordenantza izan zituzten hizpide.

Atzo egin zen Urduñako udalean maiatzeko udalbatza. Maite Durana EAJko zinegotziak kargua utzi zuen. Besteak beste, lur publikoen banaketaren ordenantza, Gorobel mendilerroko lurrak larratzeko dekretuaren prozesuaren hasiera, Lendoñobeitiko eskola, HAPOa eta txakurren ordenantza izan zituzten hizpide.

Karlos Arranz alkateak Villalba de Losakoekin izandako afera laburtu zuen. Ondoren, Gorobeleko mendizerrako lurrak erabiltzeko dekretuaren prozesua hastea erabaki zuten: "Orain arteko prozesua luzea eta garestia izan da. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duenez, ez du udal kontuetan eragin". EAJk eta Bilduk alde bozkatu zuten, eta PPk kontra.

Ez zen hori izan, ordea, lurrei lotuta hartutako erabaki bakarra; udalaren jabetzakoak diren landa izaerako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren hasiera egitea onartu baizuten ordezkari politikoek.

Lendoñoko eskola

Lendoñobeitiko eskola herritarrena izango da berriro hemendik aurrera. Izan ere, Lendoñobeitiko eskola izeneko eraikina udalaren erakunde izateko baldintza iraungitzat jotzea erabaki zuten Bildu eta EAJren aldeko bozek; PP abstenitu egin baitzen. “Lendoñobeitikoa beti izan dena herriari itzultzea da, egokiena deritzotena egin dezaten”, erantsi zuen alkateak.

Bestalde, San Frantzisko eremuan etxebizitzak egiteko HAPOn moldaketa egiteko promotoreek egindako eskaerari argi berdea eman zion udalbatzak. “Eskaera espazio berean etxebizitza gehiago sartzeko da. Araua betetzen duenez udalak onartu egin du, ez baita Diputaziotik bideratzen”, erantsi zuen Arranzek.

Dena dela, Gobernu Taldeak Urduñan indarrean dagoen HAPOa hiriko errealitatearekin bat ez datorrela salatu zuen. Adierazi zutenez, duela zortzi urte onartu zen, 645 etxebizitza eraikitzeko. “Horietatik 12 soilik eraiki dira, beraz, 637 etxebizitza eraikitzea babesten du HAPOk. 8 urtetan 12 bakarrik egin badira ez du zentzurik indarean dagoen HAPOak”.

Hori dela eta, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko beharra azpimarratu zuten. Horretarako, ordea, finantzaketa dute arazo; 300.000 euroko gastua suposatuko bailuke. Lehen, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen zuen %80-90ean diruz. Orain, baina, ekarpen ekonomikoa nabarmen jaitsi da, 7.000 biztanle duen herria izateagatik gehienez 15.000€ jaso baititzake Urduñako udalak.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide