Alde Zaharra edertzeko ekintza plana abiatu dute

Alde Zaharra edertzeko plana abiatu du Urduñako udalak, Basquetourren bidez. Izan ere, Euskal Herriko hainbat txoko aukeratu dituzte egitasmoa gauzatzeko, horien artean, Urduña. 

 

Aitor Elorduy arduradunaren hitzetan helburua bikoitza da. Batetik, herritarren bizi kalitatea hobetzea. Eta, bestetik, turismoari begira hiria erakargarriago bilakatzea.

 

35 ekintza

Alde Zaharra edertzeko plana abiatu du Urduñako udalak, Basquetourren bidez. Izan ere, Euskal Herriko hainbat txoko aukeratu dituzte egitasmoa gauzatzeko, horien artean, Urduña. 
 
Aitor Elorduy arduradunaren hitzetan helburua bikoitza da. Batetik, herritarren bizi kalitatea hobetzea. Eta, bestetik, turismoari begira hiria erakargarriago bilakatzea.
 
35 ekintza
Guztira, 35 ekintza egingo dituzte. “Anbizio handiko ekintzak dauden arren, bideragarrienetatik hasi gara. Hots, aurrekontu gutxi behar dutenetatik”, adierazi du Elorduyk.
Hasteko, behin eta berriz errepikatzen ziren seinaleak kendu dituzte, Alde Zaharrean aparkatzea debekatuta dagoela ziotenak kasu. Horretaz gain, zaborrontzi batzuk lekuz aldatu dituzte: “Segurtasun aldetik leku desegokietan zeuden, herritarrentzat bertaratzeak arriskua suposatzen zuen”. Egindako beste jarduera bat, Foru plazako zaborrontziak margotzea izan da. 
 
Maiatzaren 31 bitarte, balkoi eta fatxaden lehiaketa egingo dute. Ekimenaren antolatzaileak ACCOR merkatari elkartea, Urduñederra eta Urduñako Zaporeak izan dira. Hiru kategoriatan banatu dute txapelketa. Lehenengoak  balkoiak, terrazak eta etxebizitza pribatuetako leihoak baloratuko ditu. Bigarrenak, eraikinak osotasunean; eta hirugarrenak ostalari eta merkatarien saltokiak. Erantsi dutenez, balkoi guztien argazkiak www.urduna.com webgunean jarriko dituzte ikusgai.
 
Bestalde, animalien kakak jasotzeko ontzi bereziak jarriko dituzte Foru plazan, Gernika inguruan eta Trasantiago etorbidean. Datozen hilabeteetan harresiaren inguruko aparkalekuak nora mugitu erabakiko dute, Mikel Deunako zaborrontziak tokiz aldatu, hiriko altzariak hirugarren adinekoentzat egokitu... Eta, Trasantiago inguruko baratzeetan panelak ipiniko dituzte, landareen izenekin
 Horretaz gain, txakurrekin paseatzeko bideak seinaleekin markatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide