Perretxiko lehiaketarako aukeratutako datak maiatzaren 24, 25, 31 eta ekainaren 1 izango dira. Egitasmoa UHME/ACCOR merkatari elkarteak antolatu du, urte bateko etenaldiaren ostean. Hostalaritzari bultzada eman asmoz elkarlanean aritzeko batzorde bat sortu dute urtearen lehen hiruhilekoan, urtean zehar ekintzak antolatzeko helburuz. Asteburu honetan hasiko den mikoibilbidea izango da aurreneko ekitaldia.
Guztira, Urduñako 16 taberna eta jatetxek hartuko dute parte. Horietatik 11 perretxikozko pintxorik onenaren saria eskuratzeko lehiatuko dira. Mokaduen prezioak bi izango dira; mikoibilbidekek 1,5€ balioko dute. Eta, perretxiko lehiaketakoek 2,5€. Epaimahaia ETBko Sukaldari programako Aitor, Sonia eta Ibanek osatuko dute.