Urduñako Gazte Asanbladak igande goizaldean gaztetxean jasandako erasoa salatu du. Izan ere, eraikinean sute bat egon zen: "Gure ekiteko azkartasunari esker sute bat ekidin genuen, dementsio eta kalte larriak izan zitzakeena". Erantsi dutenez, sutea eragindakoa izan zen. Ez zen, ordea, saiakera bakarra izan: "Bigarren batek ez zuen surik hartu".
Gazte Asanbladak ateratako oharrean diotenez ez da gaztetxeak jasan duen lehen erasoa; aurrez hainbat lapurreta izan dituzte. Gaztetxearen aurkako erasoak salatzeko ostiralean, maiatzaren 23an kontzentrazioa egingo dute. Mobilizazioa 20:00etan izango da. Jendarteari mobilizatzeko deia egin diote: "Kontzentrazio batera dei egin nahi dizuegu 16 urteko ibilera luzea duen eragile kultural honen aurka ematen ari diren erasoak salatzeko".