Langileei 4 hilabeteko soldata baino gehiago zor die Bainuetxea kudeatzen duen enpresak. Hori dela eta, apirilaren 11n bilera egin ostean greba hastea erabaki zuten. Prozedura burokratikoak medio, epeak luzatu eta apirilaren 26rarte ezingo dute hasi, ordea. Izan ere, grebari ekiteko baimenak eskatu behar izan dituzte.
Langileek jakinarazi dutenez, enpresak urratsak emanez gero, greba bertan behera uzteko prest daude. Urduñako bainuetxeaz gain, Aisia taldeak Orio, Derio, Deba, Lekeitioko… gune desberdinak kudeatzen ditu. Lekeitioko langileak antzeko egoeran aurkitu ziren. Greba deitu zutenean, aldiz, enpresak ordaindu egin zien, langileen esanetan, publizitate txarra ekiditeko.
Guztira 19 langile daude Urduñan. Enpresaren egoera ez da ona, hartzekodunen aurrekonkurtsoan aurkitzen baita.