Yolanda Remirez de Ganuzak irabazi du Otxomaio jaietako kartel lehiaketa. Guztira, 106 lan jaso dira. Partaideak hiru kategoria ezberdinetan banatu dira: alebinak (0-9 urte), infantilak (10-14 urte) eta helduak. Umeen mailara 80 irudi aurkeztu dira haurrenera 20 eta helduen kategoriara sei.
Epaimahaia Ramon Diazek, Gaizka Molinuevok, Gillermo Paulek, Pedro Gutierrezek, Anartz Gonzalezek, Idoia Fernandezek, Bernardo Ardanazek, Agurtzane Markok, Santi Apodakak, Aitor Pascualek eta Naiara Merinok osatu dute.
Lan guztiak aztertu ostean Otxomaio jaietako kartel lehiaketako irabazlea Yolanda Remirez de Ganuza izatea erabaki dute. Alebinen mailan lehen saria Eneko Alavari eman diote, eta bigarrena Eider Montejori. Infantiletan, aldiz, Aintziñe Apodaka izan da garaile, Txemi Apodaca bigarren geratu delarik.
2014ko Otxomaio jaiak ardatz dituen kartelen erakusketa ikusgai dago Urduñako Kultur etxean.