Aho batez onartu dute 2014rako udal-aurrekontua

Iragan ostegunean izandako osoko bilkuran aho batez onartu zen Gobernu Taldeak aurkeztutako 2014rako udal-aurrekontuaren proposamena. Bildu eta EAJ udal taldeek babesa eman zioten testuari, modu honetan taldeek komisioan hitzartutako proposamenari aho batez bide eman zioten, PP alderdiko zinegotzia ez zen bilkuran izan.

 

Legegintzaldiko lehenengo aurrekontua

 

Iragan ostegunean izandako osoko bilkuran aho batez onartu zen Gobernu Taldeak aurkeztutako 2014rako udal-aurrekontuaren proposamena. Bildu eta EAJ udal taldeek babesa eman zioten testuari, modu honetan taldeek komisioan hitzartutako proposamenari aho batez bide eman zioten, PP alderdiko zinegotzia ez zen bilkuran izan.

Legegintzaldiko lehenengo aurrekontua

Legegintzaldia honetan Urduñako udalak aurrekontuak aurkeztu dituen lehen urtea dugu. Orain arte udalak bizi izan duen egoera ekonomiko itogarriaren eraginez, aurrekonturik ez egitea erabaki zuen gobernu taldeak. Bildu koalizioak gehiengoa duen arren, udal ekonomia okerrak aurrekontu errealistak egitea eragozten zuela eta hartu zuen erabakia.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin akordioa izenpetueta gero, egoera ekonomikoa bideratzea erdietsi du udalak. Egoera egonkortuta aurrekontuak egiteko unea heldu da. Hori dela eta Batzar Informatiboa deitu zuen Gobernu Taldeak, herritargoari aurrekontuen proposamena aurkezteko. Honen ostean hainbat negoziaketa egin izan dituzte udal taldeek, Gobernu Taldearen proposamenean hainbat moldaketa eginez.

Orotara, 4.500.000 euroko aurrekontua onartu dute, eta ohiko diru-sarreren eta gastuen artean dagoen tarte estuak diru gutxi utziko du inbertsioak gauzatzeko. Hala eta guztiz ere, kaleen konponketak eta Mugikortasun Azterketa abiatuko dute.

Gainontzeko ekimenak ere aztertu eta lehenetsi dituzte, zerrenda bat osatuz; hori dela eta, egoera ekonomikoak hobera egin ahala egitasmo horiek era mailakatuan jarriko dituzte abian.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide