Atsolorra ospatuko dute, jaio berriei ongietorria egiteko

Erredakzioa 2014ko api. 9a, 17:15

Atsolorra deritzon ospakizuna egingo du Adi Emakume taldeak datorren apirilaren 12an, Kultur Etxean. Jai hori antolatzen duten bigarren aldia da, iaz ere egin baitzuten. “Lehen edizio hori hain izan zen arrakastatsua ezen bigarrena antolatzea erabaki dugula”, azaldu dute emakume taldeko kideek.

Herriko jaio berriei ongi etorria egitea. Hori da Atsolorraren funtsa. Gurasoak elkar ezagutzea eta haurrak elkarrekin kontaktuan egotea da helburua, antolatzaileek adierazi dutenez. Aitzinetik datorren ospakizuna dela ere gaineratu dute.

“Erditu eta gutxira amari opariak eramateko ohitura zegoen, eta honek merienda bat antolatzen zuen gero bere etxean, erditzetik indarberritzen zenean”. Ohitura horien bidez “zaintza eta babes konpromiso komunak” sortzen zirela azaldu dute Adi-koek. “Haurrak komunitate osoarenak izatera igarotzen ziren. Emakume taldeko kideek ziurtatu dute ohitura hori Euskal Herri osoan zehar zabaldua zegoela duela hamarkada gutxira arte.

Omenaldia

Lehen erditzeak etxean egiten ziren eta erditze-laguntzaile moduan gehienbat emakumeak zeuden, Adi-ko kideen hitzetan. Hala, aurten erditze-laguntzaile moduan aritutako Urduñako emakume bat omendu nahi izan dute: Juana Baltza.

1880. urtean jaio zen Baltza, eta herriko emagina izan zen urte luzez. “Batzuetan berak eramaten zituen jaioberriak batailatzera, eta auzokideei laguntzeko abilezia eta bere eskuak soilik baliatuta bide askotan barrena aritu zen”.

Baltza “instituzio publiko bat” izatera iritsi zen, Adi-koen arabera. Ospitalea eta anestesia oso urrun zeuden garaia zen, eta emaginen esperientziaren bidez lortutako ezagutzak beharrezkoak ziren, Juana eguneko 24 ordutan zegoen prest, medikuntzan aritzen ziren beste batzuen soldata eta errekonozimendua jaso gabe”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide