Bidaiari batek treneko langile bat erasotu duela salatu du Renfeko Enpresa Batzordeak. Azaldu dutenez, erasoa iragan martxoaren 30an gertatu zen, Urduñako geltokian. Bidaian zehar langileak hainbat aldiz eskatu zion bidaiariari aulkitik oinak kentzeko; eta Urduñara iristean bidaiariak ukabilkada bat eman zion aurpegian eta alde egin zuen ondoren enpresa batzordearen hitzetan. Langilea Amurrioko anbulategira joan zen eta zauriak artatu ondoren salaketa jarri zuen Ertzaintzaren komisaldegian.
"Ez da lehen aldia"
Renfe "alor guztietan egiten ari den murrizketa etengabeeekin" lotu du enpresa batzordeak gertatutakoa, eta langileek segurtasun neurri gehiago izan beharko lituzketela aldarrikatu du. Hortaz gain, batzordeak azpimarratu dute ez dela halako erasoak gertatzen diren lehen aldia.