Apirilaren 10ean eztabaidatuko dituzte aurrekontuak udalean

Erredakzioa 2014ko mar. 31a, 09:40

Martxoaren 27an egindako Udal Osoko Bilkuran alderdiek ez zuten 2014ko aurrekontuen inguruan eztabaidatu. Apirilaren 10ean egingo duten ez ohiko udalbatza landuko dira.

Martxoaren 27an egindako Udal Osoko Bilkuran alderdiek ez zuten 2014ko aurrekontuen inguruan eztabaidatu. Apirilaren 10ean egingo duten ez ohiko udalbatza landuko dira.

Herri asanblada aurrekontuei buruz

Martxoaren 19an herri asanblada egin zen Urduñan udal-aurrekontuaren inguruan. Asanbladaren helburua aurrekontuaren nondik norakoak “herritarrei azaltzea eta jendearen iritziak jasotzea” izan zen, Karlos Arranz Urduñako alkatearen hitzetan. Apirilaren 10ean ez-ohiko udalbatza egingo dute, eta bertan onartuko dituzte. Horretarako, ordea, alderdi politikoen eta herritarren ekarpenak jasoko dituzte.

Legealdiko lehen aurrekontua da asanblada horretan aurkeztu zena eta, Arranzek azaldu duenez, “nahiko estua da, egoera txar batetik gatozelako”.
Alkateak aitortu du diru gutxi dagoela ekimen berriak martxan jartzeko, eta aurrekontu ofizialetan zorraren eragina ikusiko dela aurreratu du. Izan ere, behin gastu korrontea definituta, eztabaidatzeko geratzen den kopurua 19.000 eurokoa dela azaldu Arranzek; “familia batzuek diru gehiagoren gainean eztabaidatzen dute”.

Asanbladan zorraren inguruan ere mintzatu ziren. Arranzek azaldu duenez, 400.000 eurokoa da zorraren zama. Diru sarreretan, gainera, udalak “dependentzia aipagarria” duela esan du alkateak. “Ia gure diru-sarrera guztiak beste erakunde batzuetatik datoz, eta horrek nahikoa baldintzatzen gaitu”. Horretarako soluzioa “herrian aktibitate ekonomikoa egotea” dela ondorioztatu du alkateak.

Proposamenen zerrenda

Diru gutxi dagoenez, egingo diren gauzen zerrenda txikia dela aitortu du Arranzek, baina gaineratu du egin behar diren gauzen zerrenda luze bat aurkeztu zutela asanbladan; “urtean zehar egoerak hobera egiten badu zerrendako gauza gehiago egingo ditugu”.

Momentuz kale konponketak egiteari ekingo diete. Aparkalekuen kudeaketa eraginkortzeko mugikortasun plana egingo dute. Baita udal barruko lan prozesuak aztertu ere. Etorkizunean asanbladen dinamikarekin jarraitzeko asmoa dute.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide