Azken partidua galduta, zailago du Urduñako Futbol Klubak Bizkaiko kopa irabaztea

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mar. 28a, 11:40

O-1 galdu zuen Urduña Futbol Klubeko emakumezkoen taldeak Ariz taldearen aurka iragan larunbatean. 82. minutuan sartu zuten Arizekoek garaipenaren gola. Hala, orain zailagoa da Urduñakoek Bizkaiko kopa irabaztea. Ariz lehenengo postuan dago (33. punturekin), eta Urduña aldiz bigarrenean (24 punturekin). Jokalariek azaldu dute maiatzaren 25ean bukatuko dela liga, eta bost partida geratzen zaizkiela jokatzeko. 

Hala eta guztiz ere,  Klubetik adierazi dute taldeak “bere historiako denboraldirik onena” ari dela egiten; 13 partidutan 31 gol sartu baitituzte taldeko kideek, eta 9 baino ez dizkiete sartu aurkakoek. 13 partida jokatu dituzte orain arte, eta horietatik 7 irabazi, 3 berdindu eta 3 galdu dituzte. 

Haurrentzako torneoa

Aste Santua ez da oporretarako unea izango Urduña Futbol Klubean, Haurrentzako I. Torneoa egingo baituite apirilaren 19an. 9:30etan hasiko da eta C.D. Orduña (Bizkaia), C.D. Arratia (Bizkaia), Ik. Larramendi (Bizkaia) eta Kaskagorri F.T. (Araba) taldeek hartuko dute parte. Antolatzaileek jakinarazi dute liga formatuan jokatuko dela, "denak denen aurka". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide