"Oso final estua izango da, sukaldari onak dira eta!"

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mar. 26a, 11:53

AITOR MARTINEZ ASPIAZU (1977, Urduña) EITBko Sukaldari programako finalera iritsi da. Esperientzia polita eta baikorra izan dela dio.

Nondik datorkizu sukaldaritzarekiko zaletasuna?

Makailoa pil-pilean prestatzeko txapelketetara joaten nintzen txikitan aitarekin. Hor hasi zen lotura. Egunerokoan, baina, Tubos Reunidos-en egiten dut lan.

Etxean hasi eta telebistan bukatu duzu!

AITOR MARTINEZ ASPIAZU (1977, Urduña) EITBko Sukaldari programako finalera iritsi da. Esperientzia polita eta baikorra izan dela dio.

Nondik datorkizu sukaldaritzarekiko zaletasuna?

Makailoa pil-pilean prestatzeko txapelketetara joaten nintzen txikitan aitarekin. Hor hasi zen lotura. Egunerokoan, baina, Tubos Reunidos-en egiten dut lan.

Etxean hasi eta telebistan bukatu duzu!

Esperientzia oso polita izan da, oso pozik nago. Oso gustura sentitu naiz, oso ondo tratatu naute. Izugarria izan da! Guztira 6 aste eman ditugu grabatzen. Programa bakoitzaren atzean 20 orduko grabaketa dago. Programa bakoitzak ordu eta erdi irauten du, beraz, atera kontuak!

Sukaldari programako finalera iritsi zara. Pozik, ezta?

Oso! Dena oso ondo atera da. Programan guztira 14 pertsona egon gara, eta hiru iritsi gara finalera: Sonia, Iban eta ni. Oso final estua izango da, oso sukaldari onak dira eta!

Telebistak urduritu egiten al du?

Lehenengo egunean bai. Gero, orduak aurrera joan ahala ahaztu egiten zaizkizu kamarak!

Argiñano bezala programak aurkezten noizbait ikusiko zaitugu, beraz?

Ez dut uste, gehiegi iruditzen zait! Gustatuko litzaidake baina oso urrun dagoela iruditzen zait.

Plater berezietarako zure errezeta ala maisuren batena nahiago?

Nirea. Gehien gustatzen zaidana nire faseko finalean sailkatzeko erabili nuena da, marmitakoa urduñar erara. Oso gozoa da, bonitoaren ordez izokina, makailoa eta txipiroiak ditu. Konplikatuagoa da baina oso ona ateratzen da!

Zure ustez sukaldatzeko edo bizitzeko piper eta gatza beharrezkoa da?

Bai, dudarik gabe. Saltsa beharrezkoa da, poztasuna. Ni sukaldean kantatzen duen horietakoa naiz, gustatzen zait.

Sukaltzea ala dastatzea, zer gustatzen zaizu gehiago?

Sukaldatzea, baina dastatzea ere gustatzen zait.

Zein da prestatu duzun errezeta orijinalena?

Tolosako babarrunekin egindako bat. Platerak hondoan indaba krema bat du. Horren gainean bacon karraskaria botatzen diot, odoloste susi bat azak borobildua, ibarrako piparren tenpura, tocino iberiko dado bat eta arrautzaren zuringoa.

Publikoa irabaztea arriskatzea ezinbestekoa da sukaldean?

Zu zeu izan behar zara, arriskatzen ez duenak ez du irabazten.

Sukaldari bezala zein da zure ametsa?

Sukaldaritzatik bizitzea. Momentu honetan nire bizitza sukaldaritzarekin bateragarri izatea konplikatua da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide