16. Gazte Eguneko egitaraua aurkeztu dute

Urduñako Gazte Asanbladak 16. Gazte Eguneko egitaraua aurkeztu berri du sare sozialen bitartez "ametsa da hazia, ekintza bizia" lelopean. Urtero bezala aste santuaren aurretik etorriko da Gazte Eguna, aurtengoan apirilaren 5ean izango delarik.

Urduñako Gazte Asanbladak 16. Gazte Eguneko egitaraua aurkeztu berri du sare sozialen bitartez "ametsa da hazia, ekintza bizia" lelopean. Urtero bezala aste santuaren aurretik etorriko da Gazte Eguna, aurtengoan apirilaren 5ean izango delarik.

1998. urtean eman zitzaion hasiera ospakizunari eta denboraren poderioz zita arrakastatsua izatera heldu da, tradizio berri gisa. Aurtengo ediziorako egitarauak hainbat berrikuntza dakartza, titiriteroak edota malabare tailerra esaterako, aurreko urteetarako antolatutako ekintza arrakastasuak ere mantenduko dira hala nola Herri Bazkaria, dantzaldia edo graffiti tailerra ez dira faltako. Ekintza gehienak foru plazan izango dira, gaztetxean ere ekimenak izango badira ere.

Egitarau oparoa

Eguna ekintzaz beterik egongo da. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera jai egunari Eskalada txapelketa eta Graffiti Erakusketarekin. 12:00etan Malabare Tailerrari ekingo zaio eta ordu bete beranduago Harrera Ekitaldia izango da Foru plazan bertan. 13:30etan Poteoa egingo da FTFrekin batera. Goizen zehar ere puzgarriak eta irratia izango dira plazan.

Herri Bazkariari hasiera emango zaio 14:30etatik aurrera, tiketak Gaztetxean salgai daude 10 euroren truke. Bazkalostean, Mus Txapelketa lehiatuko da Kukumarron. Ordu berean, kontzertuak izango dira Gaztetxean Atxurre 30-06 eta Aizkorakada taldeekin. 17:00etan ere Titiriteroak egongo dira eta 18:00etan Txokolatada egingo da. 18:30etan Buruhandiak aterako dira Alde Zaharrean barrena.

20:00etan Kalejira abiatuko da Gaztetxetik Builaka taldearekin. 20:30etan Ekitaldia burutuko da. 21:00etan Parrillada eta Jotak izango dira. 22:00etan Kontzertuak abiatuko dira; Fridays Crew, Izargi eta Itziarren Semeak arituko dira taula gainean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide