Mugalderen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte

80. hamarkadan, Urduñan euskal kultura eta abertzaletasuna bultzatzeko elkargunerik ez zegoela ikusita, hainbat herritarrek Mugalde Kultur Elkartea sortu zuten. Oraindik herrian ez zegoen euskal hiztun askorik, baina kementsu aritu ziren, eta oso harrera ona izan zuten. 

80. hamarkadan, Urduñan euskal kultura eta abertzaletasuna bultzatzeko elkargunerik ez zegoela ikusita, hainbat herritarrek Mugalde Kultur Elkartea sortu zuten. Oraindik herrian ez zegoen euskal hiztun askorik, baina kementsu aritu ziren, eta oso harrera ona izan zuten. 

Hainbat urtez ereindako lanaren fruitua jaso dute orain, eta egindako lana aitortu diete urduñarrek. Bixintxo Azkarraga elkartekidearen hitzetan, “Sinesten dugun herria egiten ari gara. Gogoratzen duzunean zenbat egin dugun, oso polita da, merezi du: herria, kultura, euskara, euskal herria, herritartasuna, elkartasuna, maitasuna…”.

25 urteotan askotariko ekimen eta jarduerak antolatu dituzte. Besteak beste, hitzaldi interesgarriak, ikastaroak, erakusketak, omenaldiak, kartel-lehiaketak, herri-krosa, oso arrakastatsua den Otxomaioetako herri-bazkaria –500 pertsonentzat– eta Gabonetan egiten den azoka. 

Horrez gain, Urduñako beste elkarte batzuekin lanean dihardute, eta, hala behar denean, laguntza eskaintzen diete.

Gaur egun 75 kide daude elkartean. Azken asteak buru-belarri eman dituzte datozen egunetan ospatuko duten urteurrena antolatzen. Izan ere, egitarau oparoa prestatu dute martxoaren 19tik 22rako.

Hilaren 19an abiatuko dituzte urteurrenaren inguruko ekitaldiak Mugalde Kultur elkartekoek. Asteazkenean, txokolatada egingo dute 17:30ean. Ordu bat geroago, 18:30ean, ipuin-kontalaria egongo da, eta 19.30ean “Mugalde Libre” kontzentrazioa. 

Biharamunean, 19:30ean, giza-eskubideei buruzko hitzaldia emango du Julen Arzuaga aretarrak, “Euskal Herria: derechos, libertad, paz” izenburupean. 

Asteburuan festa giroa nagusituko da. Datorren ostiralean, esaterako, 20:00etan pintxo pote berezia egongo da Mugalde tabernan; argazki proiekzioa egingo dute. Eta, azkenik, Orozkoko Hilbete taldeak emanaldia eskainiko du. 

Bestalde, larunbatean, egun osoz disfrutatzeko aukera egongo da. Goizean, 11:00etan, mural herrikoia egingo da Foru plazan. Eguerdiko ordu batetan omenaldia egingo da Mugalden eta, ondoren, poteoari hasiera emango zaio, elektrotxarangaren erritmoaz lagunduta. 15:00etan herri-bazkaria egongo da mojen ikastetxean eta, gauean, parrandazaleenek hiru kontzertuz gozatzeko parada izango dute: The Potes, Versen eta DJ Bull.

 

[video:http://youtu.be/mPSPW4dFEKI]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide