Aurten 18 urte betetzen dituzten urduñarrek datorren larunbatean ospatuko dituzte kintoak, eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako.
Goizeko hamar eta erdietan emango diote hasiera egunari, ohiko kantaldiarekin. Ordu erdi beranduago elizara bertaratuko dira, mezara.
Arratsalde partean, aldiz, bertaratzen den orori zuzendutako ekintzak egingo dituzte. 18:30etatik 19:45etara haurrentzako jolasak eta txokolatada egongo dira eta 20:00ak aldera batukadaren soinuek hartuko dute Urduña, kalejiran.
Gaueko hamarretan hasiko dira kontzertuak, kintoen zozketa egin bezain laster. Atxurkada eta Txapelpunk taldeek joko dute, eta disko festa egongo da gero, goizeko ordu txikietara arte. Musikak, baina, etenaldi bat izango du gaueko hamabiak aldera; kintoek azken kantaldiari paso emateko.