Luis Enrique Vega Urduñako bizilaguna hilik aurkitu dute bere jaioterrian, Ekuadorren. Oporretan itzuli zen Luis Enrique eta bere sendia Ekuadorrera duela bi aste, apirilean itzultzeko asmoarekin. Hedabideek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi dute otsailaren 4an desagertu zela eta bi egun geroago bere gorpua aurkitu zutela.
Hilketaren zirkunstantziak ez daude argi eta bahiketa baten biktima izan dela zabaldu dute hedabideek. Ekuadortarra duela 10 urte bizi zen Urduñan.
Aintzinako Andra Mari Ikastetxeko Oharra
Urduñako ikastetxeak gogor salatu du Urduñako herritarraren erailketa eta omenaldia egin diote argitaratutako oharraren bidez. Testuan goraipatu dute Luis Enrique eta bere senideek egindako ahalegina elkarbizitza eta kulturen arteko ulermena sustatzeko.