Urduñako Otxomaio jaietarako kartel txapelketa abian da, Urduñako Kultura Etxean datorren martxoaren 14a baino lehen kartelak aurkezteko epea izango delarik. Sail nagusiak 300 euroko saria izango du eta haurrei dagokienez bi kategoria izango dira, 9 urtera artekoa eta 10 urtetik 14 urtera artekoa; bi kategoriotako txapeldunek eta txapeldunordeek saria jasoko dute.
Edozein teknikaz eginiko lanak onartuko dira, baina guztiek ezinbestean "Otxomaio 2014" eta "Urduña jaietan" leloak izan beharko dituzte irakurgai. Kartelek 70 x 50 zentimetroko neurria izan beharko dute eta euskarri gogor baten gainean joan beharko dute. Aurkeztutako lanak izenpetu gabe aurkeztu beharko dira, egilearen datuak gutunazal itxian joango direlarik. Lehiaketan aurkeztutako lanekin erakusketa izango da Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Deialdiaren informazio zabalagoa HEMEN.