ERREPORTAJEA: Kintoetako lehen emakumea, txistulari

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ots. 3a, 08:10

“Ez zeukaten txistularirik eta niri eskatu zidaten jotzeko”. Hala azaldu du Maitane Azkarragak kintoetan izan zuen papera, emakumeak oraindik ospakizunean parte hartzen ez zuten garaian. Bera baino urte bat zaharragoak ziren mutilekin atera zen Azkarraga, euren ahotsei txistuarekin herriz herri laguntzera. Esperientzia hark oroitzapen onak ekartzen dizkio gogora. “Arrastariara joatea egokitu zitzaidan eta oso ondo pasatu nuen, primeran”.

 Ez zeukaten txistularirik eta niri eskatu zidaten jotzeko”. Hala azaldu du Maitane Azkarragak kintoetan izan zuen papera, emakumeak oraindik ospakizunean parte hartzen ez zuten garaian. Bera baino urte bat zaharragoak ziren mutilekin atera zen Azkarraga, euren ahotsei txistuarekin herriz herri laguntzera. Esperientzia hark oroitzapen onak ekartzen dizkio gogora. “Arrastariara joatea egokitu zitzaidan eta oso ondo pasatu nuen, primeran”.

Laurogeita hamargarren hamarkadaren bukaera zen, derrigorrezko soldaduska bertan behera geratzeko zorian zegoen. Azkarragaren arabera, bere kintako gizonezko bat bera ere ez zen soldaduska egitera joan. Gauzak hala, kintoetan parte hartzearen ideia hasi zen garatzen Azkarragaren adineko emakumeengan. “Argi geneukan hurrengo urtean aterako ginela”. Baina ez zen hala izan.

 

Istiluak

Hurrengo urtean “istilu asko” egon zirela oroitu du Azkarragak. Emakumeak kintoetan parte hartzearen aldekoen eta kontrakoen artean izan ziren eztabaidak. “Jendea 20-25 urte inguru dituenean hasten da bere kintakoekin afari eta bazkariak egiten”, azaldu du Azkarragak, “baina gure kintakoek ez genituen oso berandurarte egin, gure artean haserre jarraitzen genuelako”.

Gaur egun ere, eztabaida kintako bazkari eta afari guztietan mahairatzen dela ziurtatu du Azkarragak; “Pandoraren kutxa ireki genuen”.

Urte horretatik aurrera emakumeak jaian parte hartzen hasi ziren, aurreko eztabaidaren zantzuak mantentzen ziren arren. “Mutil batzuk ez zuten gurekin atera nahi eta bakarrik atera ginen abestera”, oroitu du Jasone Ariñok. Berea izan zen emakumeek gizonek bezala parte hartu zuten lehen belaunaldia, emakumezkoen lehen kinta. Eztabaida, gainera, ez zen horren latza izan. “Lau mutil ziren ezetz, ezetz eta ezetz ziotenak, baina besteei berdin zitzaien emakumeek parte hartzea”, oroitu du Ariñok.

Gizon eta emakumeen arteko banaketa goizean zehar soilik mantendu zela gaineratu du Saioa Oruetak, “gero egun osoa egon ginen oso ondo elkarrekin, hiriak oso ondo onartu zuen”.

Hurrengo urtean, desadostasunek jarraitu zuten arren, ez zen emakume eta gizonen arteko banaketarik egon. Dirua izan zen arrazoia. “Guk bagenekien aurreko belaunaldiko emakumeak euren kabuz abesten joanda diru asko jaso zutela”, aitortu du emakumezkoen bigarren kinta hartan egondako Amaia Fernadezek. Hori jakinda, kinta misto baten aurka zeudenak konbentzitu zituzten, elkarrekin diru gehiago irabazi ahal zutelako. Banaka joanda, berriz, gizonezkoak galtzen bukatzen zuten.

Gauzak hala, kintoetan parte hartzea aurreko urtean baino “errazagoa” izan zen, Fernadezen arabera. Orduz geroztik emakumeek ez diote Urduñako kintoetan parte hartzeari utzi.

Eta Amurrion? Egon al zen antzeko polemikarik? “Ez dakit”, ondorioztatu du Azkarragak, “oroitzen dut istilu hori ez zegoela Amurrion; baina ez dakit emakumeak jada parte hartzen zutelako edo eztabaida oraindik planteatu gabe zegoelako zen”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide