Adinekoen udal-egoitzan hitzartutako ohe kopurua handitzeko akordioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Zaharren Egoitzan hitzartuta dituen ohe kopuruak gora egingo du Udalarekin adostutako hitzarmen berriari esker. Orain arte Aldundiak 36 ohe zituen hitzartuta baina aurrerantzean lau gehiago izango dira, egoitzak dituen 56tik 40 foru erakundeak bere gain hartuko ditu eta.

Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Zaharren Egoitzan hitzartuta dituen ohe kopuruak gora egingo du Udalarekin adostutako hitzarmen berriari esker. Orain arte Aldundiak 36 ohe zituen hitzartuta baina aurrerantzean lau gehiago izango dira, egoitzak dituen 56tik 40 foru erakundeak bere gain hartuko ditu eta.

Urduñako udalean gehiengoa duen EH Bildu koalizioak "oso positibotzat" jo du hitzarmen berria "udalaren egoera ekonomikoa bideratzeko neurri berria dela" adierazi baitu prentsa ohar baten bidez. "Bizkaiko Foru Aldundiak gure hiriarekiko adierazitako konpromisoa modu positiboan aintzat hartu" nahi izan du koalizio subiranistak gidatutako gobernu taldeak, erakunde ezberdinen arteko "elkarlanak akordio onuragarria ekarri duela" ere azpimarratu nahi izan dute.

Zerbitzua bermatzeko neurriak

Udal Zaharren Egoitzako eredu publikoa egonkortzeko lanek aurrera egin ahala, zerbitzu honen bideragarritasuna bermatzeko neurriek egonkortasuna eman diote azken urteotan. 2010. urtearen hasieran langileek mobilizazioak egin zituzten udalaren partetik soldata atzerapenak zituztela eta.

Gobernu aldaketa izan ondoren ikamika handiak izan ziren eta udal zorpetze handiak egoitzaren izaera publikoaren jarraipena kolokan jartzera ere heldu zen; EAJ alderdiak zerbitzua pribatizatzeko proposamena egin baitzuen. Gobernu Taldeak ordea, zerbitzuaren izaera publikoaren aldeko hautua egin zuen eta hainbat neurri ezarri zituen, besteak beste, zuzendaritza aldatzea edota egoitzari jaraunspenean emandako higiezinak saltzea.

Egoitzaren egoera ekonomikoa bideratuta, "Urduñako EAJk eredu publikoaren aldeko jarrera agertu izana eta pribatizazioaren alde izandako jarrera alderatzea" txalotu nahi izan du hiriko agintaritzan den EH Bildu taldeak.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide