Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariak iragan abenduaren 10ean banatu ziren eta Antzinako Andre Maria Ikastetxea izan zen saridunetako bat. Josefinos izenaz ere ezaguna den ikastetxea Kristau Eskola (KE) elkartearen barruan dago eta haurtzaindegitik batxilergora arteko eskaintza du.
Euskalit fundazioak aitortzen dituen Urrezko eta Zilarrezko Qak ematerako orduan irizpide batzuk hartzen dira kontuan, besteak beste, EFQM Bikaintasun Eredua. 2013an, guztira 14 erakundek jaso zuten Urrezko edota Zilarrezko Qa. Izan ere, sarion helburua da, batetik, kudeaketaren bikaintasuna aitortzea eta, bestetik, golardoatutako erakundeak beste erakunde askoren adibide eta eredu izatea.
1.500 pertsona inguru bertaratu ziren Euskalduna Jauregian egin zen sari-banaketara, horien artean Urduñako alkate Carlos Arranz, Iñigo Urkullu lehendakaria, Euskaliteko presidentea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Enplegu eta Gizarte Politika sailburua.