Gabonen atarian gauden honetan, urtero lez Mugalde Kultur Elkarteak herri-azoka ipini du kultur etxean. Zapatuan ireki zituen ateak eta hilaren 25era bitarte askotariko opariak erosteko aukera egongo da, besteak beste, jostailuak, eskola-materiala, liburuak, diskoak, egutegiak, arropa, bitxiak…
Urduñako hainbat artisauek egindako eskulan eta jantziak ez ezik, Euskal Herriko hainbat elkarte eta erakunderen materiala ere aurki daiteke bertan: Araba Euskaraz, Korrika, Bilgune Feminista, Esait, Etxerat, UGA, Ahaztuak, Harrera Taldea, zenbait gazte mugimendu, etab.
Guztira hamaika egunez irekita egongo da, ondoko ordutegiarekin:
Abenduak 16, 17, 18, 19, 20 eta 24an: arratsaldez 17:30etik 20:30era.
Abenduak 14, 15, 21, 22 eta 23: goizez eta arratsaldez; 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.