Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute “Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal” proiektuaren barruan, gazte politikak ezarri, sustatu eta koordinatuak egiteko.
Abenduan egingo diren jarduerak gazteen artean gizarte-hezibide eta ingurumena sustatu eta bultzatzeko izango dira.
Horrela, Urduñako 16 eta 30 urte bitarteko edonork parte hartu ahal izango du eta aurten bi ekimen egingo dira. Bata, era praktikoan hiri-baratzeak antolatzeko eta diseinatzeko tailerra izango da. Eta bestea, erantzunkidetasun kurtsoa. Azken honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea da, bai gizartean eta baita etxean ere.
Formakuntza bultzatzeko geroz eta saio gehiago antolatzen dituzte Urduñan. Argibide gehiago nahi izanez gero, Behargintzak Gran Vian duen bulegoan galdetu daiteke.