Udal zorra eta defizita murrizteko akordioa lortu du udalak Foru Aldundiarekin

Urduñako udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egoera ekonomikoa hobetzeko Doikuntza Plana adostu du. Atzo aurkeztu eta bozkatu zuten udalbatzan. Egitasmoa Bildukoen aldeko bozkarekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen, gobernu taldeak gehiengoa baitu. Herritarrei azalpena emateko abenduaren 18an asanblada egingo dute, egoera ekonomikoa zertan den eta erakunde ezberdinen jarrera azaltzeko legegintzaldi honentan egingo den laugarrena.

Urduñako udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egoera ekonomikoa hobetzeko plana adostu du. Atzo aurkeztu eta bozkatu zuten udalbatzan. Egitasmoa Bildukoen aldeko bozkarekintea EAJren abstentzioarekin aho batez onartu zen, gobernu taldeak gehiengo absolutua baitu. Herritarrei azalpena emateko abenduaren 18an asanblada egingo dute kultur etxean. Bilera 19:00etan izango da.

Karlos Arranz alkatearen arabera lortutako akordioa guztien lanaren emaitza da. Dekretu bidez onartuko den akordioari esker, Urduñak 50.000 euro lortuko ditu. Duela hilabete, ordea, Urduñederrarekin lotuta 300.000 euroko ekarpena jaso zuten. Eta, oraintsu Bizkaiko Foru Aldundiarekin itxitako negoziaketaren ondorioz 220.000 euro. "Laguntza totala 770.000 eurotakoa da. 250.000 dekretu bidez, Urduñederratik 300.000 eta hurrengo urterako aldunditik beste dekretu baten bidez 220.000 euro. Era honetan urtero 800.000 euro aurreztuko dira. Aldunditik etorritako laguntzatik zorraren zati bat kendu dugu, baina urtero gastutik 70.000 euro kendu beharko ditugu Horrela, diru sarrera remanente negatiboa murriztea espero dugu", azaldu du alkateak.

Izan ere, aurrez batetik zorra zuten. Eta bestetik defizita: "2011an defizita 900.000 eurokoa zen. Momentu horretan hau ezinezkoa zela ikusi genuen, murriztearekin ez zela aski. Hor hasi zen bidea edo gure eskaera aldundiaren aurrean. Bi urteko ibilbidearen emaitza da hau. Honekin, aurten gure defizita 400.000 eurokoa izan da. Planaren bidez eta ekarritako neurriekin kontuak orekatu eta defizita kentzea lortuko dugu".

Udal zorrak aurretik egindako inbertsioei zor zaizkio: futbol eta golf zelaia, jubilatuen etxea... Egoera ekonomiko larriaren aurrean ekainean udalak bankuarekin zituen zorrak ez zituela ordainduko azaldu zuen, langile eta hornitzaileei dirua itzultzeko.

[video:http://www.youtube.com/watch?v=nFnCvaHwPvU]

http://www.youtube.com/watch?v=nFnCvaHwPvU

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide