Urduñako udalaren egoera ekonomikoa hobetzeko plana aurkeztu eta bozkatu zuten atzo udalbatzan. Bilduk alde bozkatu zuen, eta EAJk abstentzioa. Karlos Arranz alkateak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioa azaldu zuen. Abenduaren 18an, herritar guztiei xehetasunak kontatzeko asanblada egingo dute 19:00etan.
Udalaren egoera ekonomikoa hobetzeko plana aurkeztu duzue. Zertan datza?
Prozesu baten barneko urrats bat da. Duela bi urte hasi ginen eta konturatu ginen ezinezkoa zela aurrekontua egin edo onartzea. Aldundiarekin harremanetan jartzen hasi ginen baina ez genuen ezer lortu. Gure eskubidea konponbidea lortzeko errebendikazio bideari ekin geinon. Akordio honekin minimoa lortzen dugu aurrekontuak egiteko aukera egin ahal izateko.
Udalarentzat zer suposatuko du?
Duela bi urte hasi ginen aurrezten. Neurri asko hartu ditugu: gastu arruntetan, jaietan, kulturan… arlo guztietan murriztea. Kontratu handietan bernegoziaketa bultzatu genuen %20 jaisteko, arlo batzuetako lanpostuak kendu ditugu.. Neurri horiek gogorrak izan dira, baita tasak igo behar izatea ere. Bizkaiarekin ekiparatzeko izan da. Guk Diputazioaren inplikazioa eskatzen genuen.
Akordio eta dekretuaren bidez zorra murrizteko 250.000 euro lortu dira. Duela hilabete Urduñederrarekin lotutako beste diru ekarpen bat jaso genuen, 300.000 eurokoa, Bizkaiko Foru Aldunditik orain hurrengo urterako 220.000 euro gehiago izateko konpromisoa jaso dugu. Horrela, diru sarrera remanente negatiboa murriztea espero dugu.
Guri tokatzen zaiguna oraindik gaur egun Aduanarekin dugun harremana bere lekura eramatea da. Urte eta piku daramagu ezer kobratu gabe, eta hori berreskuratu behar dugu, aduanarekin beste mailegu bat dagoelako lotuta. Mantentzea ezinbestekoa da eta borrokatu behar dugu, dirutza delako.
Laguntza totala 770.000 eurotakoa da. 250.000 dekretu bidez, Urduñederratik 300.000 eta hurrengo urterako aldunditik beste dekretu baten bidez 220.000 euro. Era honetan urtero 800.000 euro aurreztuko dira. Aldunditik etorritako laguntzatik zorraren zati bat kendu dugu, baina urtero gastutik 70.000 euro kendu beharko ditugu.
Zein zen orainarteko egoera?
Guztientzako kaltegarria. Udaletxeak ez zuen aurrekonturik eta horrek tresna nagusia etetea zekarren. Dirua kontrolatzeko edo ekintza guztiak neurtzeko oso baliagarria da aurrekontua. Orain arte oso mugatuta ibili gara. Horrela oso zaila da aurrera egitea eguneroko gauzekin. Nahiko latza izan da, ahal duguna egin dugu baina zaila izan da eta batzuetan akatsak egon dira. Orain dugun aukerarekin aurrekontuak egin ahalko ditugu. Honen bidez udaletxeak akordiora heltzeko duen gaitasuna erakutsi du.
Aurrez batetik zorra zegoen, eta bestetik defizita. 2011an defizita 900.000 eurokoa zen. Momentu horretan hau ezinezkoa zela ikusi genuen, murriztearekin ez zela aski. Hor hasi zen bidea edo gure eskaera aldundiaren aurrean. Bi urteko ibilbidearen emaitza da hau. Honekin, aurten gure defizita 400.000 eurokoa izan da. Planaren bidez eta ekarritako neurriekin kontuak orekatu eta defizita kentzea lortuko dugu.
Zorra urtero murrizten doa, aurten 5.300.000 eurokoa izango da. 2011an 6.000.000 koa zen. Guk ordaindutako a eta neurri hauen bidez lortutakoarekin 5.000.000 eurokoarekin geratuko da. Aurrera begira, ezpadago beste biderik gure gastuak mantentzen eta ahalik eta diru gehien gordetzen inbertsioetarako bankuari ordaintzen jarraituko dugu. Bankuari 18 urte barru bukatuko diogu ordaintzen, azken zortzi urteetan gure herria 18 urterako zorpetu dute. Egoera honetan guk oreka bilatzen dugu, zer gertatu den jakin behar dugu.
Zorrak zeri zor zaizkio?
Futbol eta golf zelaia, aduana, haur eskola, Urduñederra, jubilatuen etxea… Azken urteetan inbertsio handiak egin dira eta gastua ekarri dute. Beharrezkotasuna ez dut zalantzan jartzen, baina ea horrelako beharretan sartzeko gaitasuna zegoen da zalantzan jartzen dudana. Ez zen bidea eta orain ordaindu behar dugu, baina garesti ordainduko dugu; ez dago atzera bueltarik. Berriro ez gertatzeko indarrak jarri beharko ditugu, politikoki neurriak ezarriz.
Atzoko udalbatzan herritarren jarrera txalotu zenuen.
Erantzuna ona izan da, urte latzak izan dira. Udaletxe bezala herriari eskaini dioguna zerbitzu aldetik murriztua eta eskasa izan da. Baina komunikazio lana ondo egin da, jendeak zer zegoen eta arazoa nondik zetorren ulertu du. Irtenbidea bilatu behar zen eta momentuz nahikoa da aurrera egiteko. Hori guztion lanari esker lortu da, ez da udaletxe edo udal gobernuaren lana bakarrik izan. Herri mugimenduak eta Urduñak Merezi Du plataformak egindako bidea oso garrantzitsua izan da. Arazo politikoa baino herri arazoa izan da, eta kapaz izan gara buelta emateko.
Langile kolektiboa ere aipatu zenuen.
Gure aldetik oso kolpatua izan da. Gastuak murrizteko administrazio batean gastu handiena pertsonalarena da, langileena. Ahalik eta gehien saiatu gara eskubideak mantentzen, baina ia-ia kasu guztietan akordio bidez itxi da. Zuzenean kaltetuak izan direnak eta kolektibo moduan jarrera ona eta arduratsua izan da; ulertu dute eta kolektiboen interesa norbanakoenaren gainean geratu da.