Ohikoa izaten da hainbat tabernatan artista desberdinen lanak erakustea. Une honetan, esaterako, diziplina desberdinetako lanak daude ikusgai Urduñako Bainuetxeko tabernan eta Marrazki tabernan. Lehenengoan zeramikaz egindako lanak; bigarrenean, argazki-erakusketa.
Santiago Gonzalez Merino Kexaakoa da. Arte plastikoetan aditua da eta zeramika-lanak egiten ditu.
Azaroaren 15etik urtarrilaren 31ra Urduñako Aduana Bainuetxean bere lanez osatutako erakusketa ikusgai izango da.
Erretxinaz, hareaz, adreilu birrinduz eta metal oxidoz tratatutako taulen gainean material zeramikoz egindako muralak dira Aduanako hormak apaintzen dituztenak.
Alazne Lazcano Laudiokoa da.
Egunotan Marrazki tabernan bere “autorretratos” argazki bilduma ikus daiteke.
Artista hauei buruzko informazio gehiago eskuratzeko:
http://katilu.blogspot.com.es/2013/02/santiago-gonzalez-merino-ceramica.html