Txarlazo Mendi Taldeak diruz lagunduta, hurrengo asteburuan eskalada praktikatzeko aukera paregabea izango dute goietan ibiltzea eta kirola gustuko duten gazteek.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirola programaren esparruan, eskalada-tailerra antolatuko da 1996 eta 2002 artean jaiotako neska-mutilentzat. Guztira 8 ordukoa izango da ikastaroa, larunbat eta igande goizean (azaroak 9 eta 10) 10:00etatik 14:00etara Basauriko polikiroldegian. Parte-hartzaile bakoitzak 10 € ordaindu beharko ditu.
Halaber, kirol horretan jada aritzen diren gazteek Irati Anda eskalatzaile profesionalarekin entrenatu ahalko dute azaroaren 9an. 1995. eta 2000. urteen artean jaiotako edonork parte hartu dezake.
Txarlazo Mendi Taldeak Urduñako lanbide-heziketako ikastetxean duen lokalean bertan eman daiteke izena, bihar asteartean arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, eta baita 711 776 648 telefonora deituta (19:00-21:00) ere.