Emakumeen Nazioarteko egunaren testuinguruan, martxa berezia antolatu zen Urduñan pasa den Martxoaren 11an. Foru plazatik abiatuta, Urduñako inguruetan euren bidea egin duten hainbat emakume ekoizle bisitatzeko aukera izan genuen bertaratutakoek. Martxak, askotan ikusezin zaizkigun ekoizle emakumeen lana bertatik bertara ezagutzeko helburua zuen. Txangoak Santa Clara baserrian egin zuen lehenengo geldialdia, Nerbioaren jaiotzatik 2 kilometro eskasera. Marijo Imazek eta bere sendiak fruitu txikien eta mermeladen ekoizpenean lan egiten dute duela zenbait urte.
Emakumeen Nazioarteko egunaren testuinguruan, martxa berezia antolatu zen Urduñan pasa den Martxoaren 11an. Foru plazatik abiatuta, Urduñako inguruetan euren bidea egin duten hainbat emakume ekoizle bisitatzeko aukera izan genuen bertaratutakoek. Martxak, askotan ikusezin zaizkigun ekoizle emakumeen lana bertatik bertara ezagutzeko helburua zuen. Txangoak Santa Clara baserrian egin zuen lehenengo geldialdia, Nerbioaren jaiotzatik 2 kilometro eskasera. Marijo Imazek eta bere sendiak fruitu txikien eta mermeladen ekoizpenean lan egiten dute duela zenbait urte. Marijoren azalpenen bidez ezagutu genituen ustiapen honen gorabeherak eta ibilbidea, ekoizten dituzten fruitu txikien eskaintza, eta salgai jartzen dituzten produktuak. Bertaratutakoek nola ez, Tologorri markapean eskaintzen diren produktu goxoez gozatzeko aukera ere izan genuen. Txangoak aurrera jarraitu eta Ibazurra auzora egin zuen; bertan Gure ahaleginak txakolindegiaren sortzaile eta sustatzailearekin egoteko aukera izan genuen, Maite Duranarekin. Txakolindegiaren historia eta hastapenak azaldu eta urte hauetan egindako lanaren gora beherak aletu zituen Maitek. Hemen ere bertan ekoiztutako txakolina dastatzeko aukerarik ez zen falta izan. Mermeladak: http://www.tologorri.com/presenta.html Txakolina: http://www.gureahaleginak.com/
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.