“Munduko janak” sukaldaritza-tailerra egingo da larunbatean eta abenduaren 14an

Adi Emakume Taldeak antolatutako ekimenaren barruan Senegalgo eta Paraguaiko jakiak prestatu eta dastatzeko aukera egongo da. Hitzorduak azaroaren 16an eta abenduaren 14an (larunbata) izango dira, hurrenez hurren.

Adi Emakume Taldeak antolatutako ekimenaren barruan Senegalgo eta Paraguaiko jakiak prestatu eta dastatzeko aukera egongo da. Hitzorduak azaroaren 16an eta abenduaren 14an (larunbata) izango dira, hurrenez hurren.

Aukera anitz eskaintzen dituen ekintza horren bidez bizitzaren alderdi asko jorratu nahi dira. Batetik, aipatu bi herrialdeetako ohiturekin lotura zuzena izango du tailerrak eta, bestetik, emakumearekin. Helburu bat baino gehiago izango du, beraz. Hala, sukaldatu bitartean, beste herrialde batzuetako kultura eta gastronomia ezagutzeaz gain, hango emakumeen egoeraren berri izango dute parte-hartzaileek.

Halaber, euren sorterria utzi –tartean gauza asko ere bai– eta atzerrira joatera bultzatu dituzten arrazoiak azalduko dituzte geurera etorri diren atzerritarrek. Horrez gain, behin Urduñara helduta, zelan sentitu diren adieraziko dute. Ondoren, bazkaria egongo da prestatutako janariarekin eta horrek elkarren arteko hartu-emana indartzeko parada emango du.

Adik nabarmendu duenez, “Atzerritarrak askotan baztertuta daude gure gizartean. Guk beste herrialde batzuetatik etorri diren emakumeei gizarteratzen lagunduko diegu”.

Izena emateko 687818658 deitu daiteke edo adiemakumeak@gmail.com helbidera idatzi. Prezioa 3 €-koa da, bazkaria barne, eta lekuak mugatuak dira (20 pertsona).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide