2010/05/20 17:30

Urduñako perretxikoaren inguruko III. jardunaldien aurkezpena

Urduña, Kultur Etxea, Urduña

Maiatzaren 20tik ekainaren 6ra Urduñako III. jardunaldi mikologikoak egingo dira,  non Urduñako perretxikoak protagonismo berezia izango duen. Zizak dastatu ahal izateko, egun hauetan zehar tabernek pintxo bereziak osatuko dituzte.

SUKALDARITZAKO TAILERRAK ere egongo dira errezeta berezienak prestatzen eta aurkezten ikasteko. Tailerra + dastaketa: 10 €.

  • Ostirala, maiatzak 21, 19:00etan: Peña la Barca txokoan, Burgos 7
  • Osteguna, maiatzak 27, 19:00etan: Romulo jatetxean, Foru Plaza 10

Leku mugatuak daudenez, aldez aurretik (24 ordu gutxienez) izena ematea eskatzen da; horretarako 945 38 43 84 telefonora deitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide