2010/08/16 19:00

Roke Deuna eta Morrillonen jaitsiera

Barria kalea, Urduña

Abuztuaren erdialdean Roke Deunaren omenezko jaiak ospatzen dira Barria Kalean, Morrillon dugu protagonista Barria Kalea, San Frantzisko eta Buen Sucesok ospatzen duten jai xelebre honetan.

Abuztuak 16 astelehena

9:30 zuziri diana

10:30 lore eskaintza

12:30 Roke deunaren omenezko meza Buen Sucesoko baselizan, amaieran hamaiketakoa.

13:30 triki-poteo kanta

15:00 auzo bazkaria, izen ematea: Mahor liburudendan edo Partxis goxokidendan. Prezioa: 7 euro nagusiak, 3 euro haurrak

18:00 haurrentzako jolasak besteak beste, Jostailuzko Motorren V. Sari Nagusia jokatuko da

19:30 txokolatada

20:00 zozketa: Roke deunaren miraria

21:00 jai amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide