2013/11/24 13:00

Urduñako Mendi Duatloia

Foru plazatik abiatuta, Urduña

Euskal Herriko Mendi Duatloien Koparako puntuagarria den proba lehiatuko da Urduñan. Lasterkariek 21,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute guztira. 10:00etan Foru plazatik abiatu eta 3,05 kilometro korrika aritu ostean mendi bizikleta hartu eta beste 15,8 kilometro egin beharko dituzte; azkenik bizikleta utzi eta oinezko lasterketan azken 3,05 kilometroak osatu  beharko dituzte lasterkariek.

Lokatzetan Kirol Taldeak antolatzen du proba, udalaren zein Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldea eta S.C. Orduñesa elkarteen laguntzarekin. Izen emateak 15€ko prezioa du aldez aurretik egin ezkero (www.mendiduatloia.com web gunean) eta 20€ egun berean egiten bada.

Emakumezkoen zein gizonezkoen kategoriak izango dira eta sariak honakoan dira: Garaileka 120 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 80  euro eta hirugarrenak 50. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide