2013/12/24 11:00

Gabonetako Herri Azoka

kultur etxea, Urduña

Mugalde Kultur Elkarteak urtero legez,   Herri Azoka irekiko du zuen Gabonetako opariak aukeratzeko. Aukera zabala eta ugaria egongo da, liburuak, umeentzako jostailuak, musika, gazte zein helduentzako jantziak...

Euskal kultura Urduñan bultzatzeko asmoz egiten da azoka hau. Aurten, Kultur Etxean izango da, honako ordutegiarekin:

Abenduaren 15tik 24ra (biak barne):

Astegunetan: arratsaldeko 17.30etatik 20.30etara.

          Larunbata eta igandea : eguerdiko 12etatik 2etara.

                                           arratsaldeko 17.30etatik 20.30etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide