2014/09/21 08:30
Urduñako Txirrindulari Elkarteak, Gualdetxu Mountain Bike Taldeak, Urduñako Udalak eta herriko hainbat pertsonek antolatuta, Urduñako mendiko duatloiaren bigarren edizioa egingo da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria. Aurtengoan taldeka parte hartu ahal izango da.
Lasterketak hiru sektore izango ditu:
1-korrika mendiko errepidetik 11,400 km izango ditu, 501 m-ko malda positiboa eta % 7,9-9 arteko batez besteko aldapa.
2-mendi-bizikletaz, 20,700 km, 1081 m-ko malda positiboa izango du, eta % 10-10,5 arteko batez besteko aldapa.
3-korrika, 3,060 km (2x1,58 km) korrituko dira herrigunean.
Probaren inguruko informazio gehiago gura dutenek, mendiduatloia webgunea bisita dezakete.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.