2016/05/21 05:30

Urduñatik Santanderrerako bizikleta martxa Urduñako txirrindulari elkarteak antolatuta

Urduñatik Santanderrerako bizikleta martxa Urduñako txirrindulari elkarteak antolatuta
Urduña, Urduña

Urduñako txirrindulari elkarteak bizikleta martxa antolatu du Santaderrera joateko.

Maiatzaren 21ean, goizeko 7 terditan hasi eta 145 km egin ondoren Santanderrera iristea dute helburu.

Egun osoko plana prestatu dute martxaz gain, bidean zehar hornitzeko aukera izango baitute txirrindulariek eta Kantabriako hiriburura iristean bazkaria eta museo baterako bisita izango baitute, busean itzuli aurretik

Izen-emate epea maiatzaren 1etik 15era izango da eta prezioa 50€ bazkideentzat eta 55€ ez-bazkideentzat

Apuntatu nahi izanez gero kartelean duzue telefono zenbakia eta ibilbidearen gorabeherakoak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide