2016/10/15 08:00

Botere aldaketa Larruazabalgo lurraldean

Botere aldaketa Larruazabalgo lurraldean
Antzinako Andra Mari Eliza, Urduña

Juanjo Hidalgo etorriko da gurekin milaka  urteko  herrixketatik  ibiliko  den ibilbide gidatu horretan, hain zuzen  ere,  Urduña  bera  baino  lehenagoko    Urduña    ezagutzeko,  hots,  “Antigua”,  antzinako  kokalekua.  Toki  hauek  ikusiko  ditugu:  Arbiletako   San   Klemente,   Goi   Erdi  Aroko  herrixka  izan  zenaren  aztarnak;   Pozako   Andra   Maria baseliza,  VIII.  mendeko  hilarrien  hondarrak  dituena,  auzoa  parrokia-eliza eta guzti zituen herrixkaren    garaikoak.    Lendoñobeitiko    plazan eta San Esteban parrokian bukatuko dugu: bertan gauzatzen ziren Goi Erdi Aroaren bukaerako aldaketa soziokulturalak.

Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
Elkargunea: Antiguako Andra Mariaren eliza.
Eguna eta ordua: Urriaren 15a, larunbata; 10:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileak: Atezabal Koop, Urduñako Turismo Bulegoa.
Informazioa eta erreserbak:
945 38 43 84, turismo@urduna.com
Leku-kopuru mugatua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide